Agustin Mujika ‘Takolo’: «Alkate banintz, Biloren Disneyland moduko parke bat jarriko nuke»

2012/03/19
Nork

Agustin Mujika Takolo (Lasarte-Oria, 1960) Zaldibian bizi da. Pirritx eta Porrotxekin egin zen ezaguna eta egun Kuki eta Koxmo zaldibiarrekin aritzen da. Gainera, Jaiak mozorro-dendan lan egiten du.
Gustuko mozorroa.
Pailazoarena.

Sekula jantziko ez zenukeena.
Denetik jantzi dut.

Tolosa ala Rio de Janeiro?
Rio de Janeiro gustura ezagutuko nuke! Las Vegaseko inauteria ere ona omen da, eta Londonekoa oso berezia da.

Pailazo kuttuna.
Fofo.

Zaletasun bat.
Bizikletan ibiltzea, afarietan lagunekin gitarra jotzea…

Oporretarako leku bat.
Capdepera, Mallorcan.

Liburu bat.
Txomin Agirreren Garoa.

Musika talde bat.
Gure garaian toki guztietan Eganek jotzen zuen.

Abesti bat.
Xabier Leteren Seaska kanta.

Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Zaldibiara etorri nintzenekoa.

Amets bat.
Denok askatasuna sentitzea.

Janari bat.
Kokotxak.

Edari bat.
Ardo beltz ona.

Jaso duzun oparirik bereziena.
Takolo nintzela aita batek eta bere alabak txistu bat oparitu zidaten. Txistu hura nire alabak jotzen du.

Gorroto duzuna.
Harrokeria.

Goierriko txoko bat.
Zaldibiako edozein zubi.

Herriko alkate bazina.
Biloren Disneyland moduko parke bat jarriko nuke.

Gaurko eskaintza
argazkia
LEKU EDER HOTELA
55,00 €

deskontua

%31

lasterketak

Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Gure webguneak