Gudu zelaietatik

2012/07/02
Nork

Gerra-leku izan da Espainola mendia, Ormaiztegin, zelaiak gorritzeraino. Ormaiztegik lotura handia izan du historian gerrekin. XIX. eta XX. mendeko guduetan gatazken erdigune izatea egokitu zitzaion sarri. Udalerriaren ekialdean dago Espainola mendia; Tomas Zumalakarregiren sehaskak eta eragin zuen hilobiak, biek bat egiten dute. Bi mendeko jarduera anitza azaleratzen da mendi itzulian.

Bainuetxe sonatuaren orubetik abiatuko gara oinez, ur beltza darion iturriaren albotik. 1854an luxuzko bainuetxea eraiki zuten han, ur sulfurosoen onurak baliatzeko. Urbeltz frontoia da aztarna bakarra.

Burdinezko tren-zubi ospetsuagoaren erraien azpitik gora, eta 1936an sopletez ebaki zutenak fusilatutako hilerriko hormen albotik Arizmendi baserrira aldapa pikoa dago.

Bidean, Lointzin, meatzaritza arrastoak begizta litezke, egoki berreskuratuak. Mutiloako Bernaolatik, trenaren helmuga zen. Mea erretzeko eta biltegiratzeko guneak misterio airea badu oraindik, tren geralekuaren inguruan.

Arizmendi aurretxoan, eskuinera hartu eta Espainolbason barneratuko gara. Espainola mendia (433 m) Ormaiztegi eta Idiazabal artean dago. Urbizu auzoa (Idiazabal) baino lehen, gainez gain, Zelandieta baserrietara iritsiko gara. Parajeotan borroka odoltsu bat gertatu zen I. Karlistaldian.

1835eko urtarrilaren 3an, Nafarroatik 2.000 gizonekin sartu zen Zumalakarregi jenerala, eta Espainolan kokatu. Liberalek, 8.000 inguru, Bergaratik etorrita han eraso zioten, baionetaz etengabe. Karlistek posizioari eutsi zioten, bi egunez, liberalak atzeratu ziren arte. Alde bakoitzeko 500 soldadu hil ziren gudu zelaian.

Zelandietatik gaintxoa igaro, eta Ormaiztegi alderantz jaitsiko gara, argindar linea gidari dugula. Arandi baserrira irtengo gara –trenbide ertzean–, Zumalakarregitarren sortetxera.

Karrilpetik pasa, eta ezkerreko bidexka hartuko dugu. Oleaga eta Iraegi baserrien aurretik pasa, eta Eztanda errekak Ormaiztegira eramango gaitu atzera, zelai bakeosoan.

Gaurko eskaintza
argazkia
Posada El Campo landetxea
42,00 €

lasterketak

Gaiak

36ko gerra

hondakinak

Gure webguneak